XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ABERATZAREN DIRU-MINAAxier oso pobrea omen zan.
Eta gizon gizajoa erririk-erri ibiltzen omen zan.
Eguberritako goiz batean, goizean goiz jeiki eta erritxo batera joan zan.
Erri ortan bizi ziran langilleak etxe zaar eta txar batzuetan bizi ziran.
Gero, beste gizon aberats bat ere bizi zan.
Baiña au ordea, etxe aundi eta berri batean.
Gaiñera erriaren jaun eta jabea omen zan.
An esaten zutenez, antxe inguruan beste etxe batean AINGERUA bizi zan.
Eta langilleak eskerrak eman eta ikustera egunero joaten ziran beragana.
Egun baten AINGERUAK Axier-eri etxe polit bat eman zion.
Aberatsak au jakin zuanean, AINGERUARI errezatzera joan zan, beretzako etxe aundiago bat eskatuaz.
Eta AINGERUAREN erantzuna:
Langilleak bere lagunen artean banandu zituan aberastasunak eta oso pozik igaro zuten urtea.
Egunero Aingeruari eskerrak eman eta aberastasunen laurdena pobreentzako eman ere bai.
J.L. Azkue.- Tolosa.